Zaborra batzeko egunak aldatuko dira

2014ko otsailak 06

Edukiontzietatik zaborra jasotzeko egunak aldatuko dira otsailean.

Orain arte, kamioiek igandetan, asteartetan eta ostegunetan jasotzen zuten zaborra, eta hemendik aurrera, astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan jasoko dute.