Zaldibar antzokiko ikuskizunetarako sarrerak aurrez erosteko aukera

2015 / 01 / 30

Ain_1(musika taldea) (1)Otsailetik aurrera Zaldibar antzokian antolatuko diren ikuskizunetarako sarrerak erosteko bideak errazteko asmoz, “Kultur mahaiak” antolatutako ikuskizunetarako sarrerak aurrez erosi ahal izango dira internet bidez edo kiroldegian.

Internet bidez erosiz gero, sarrerak pixka bat garestiagoak izango dira salmenta egiten duen enpresak kobratzen dituen gestio gastuengatik; horrela, Ain_1 taldearen kontzerturako sarrerak 2 euro balioko dute kiroldegian, eta internet bidez erosiz gero, 2,25 €; eta Gorka Aginagalderen “El regrueso de Patxi” monologorakoak 0,50 garestiago internet bidez, hau da, 4,50 €.

Sarrerak www.bibe.me orrian erosi daitezke, eta oso erraza da. Behin sarrera erosita, etxean inprimatu daiteke eta ikuskizunaren egunean leihatilan aurkeztu. Sarrerak aurrez aurre erosi nahi duenak Manuel Muñoz kiroldegian egin dezake ordutegi honetan:

  • Astelehenak: 14:00 – 21:00
  • Asteartetik ostiralera: 7:30 – 21:00
  • Larunbatak: 9:00 – 13:00 y 16:00 – 20:00
  • Igandeak eta jaiegunak: 9:00 – 13:00

Aurrez saltzen ez diren sarrerak leihatilan jarriko dira salgai ikuskizunaren egunean. Leihatila ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago irekiko da, eta antzokira sartzeko ateak, berriz, ordu laurden lehenago.