Zapatuko ekintzak pilotalekuan egingo dira

2017 / 11 / 29

Euskararen eguneko ekintza ugari larunbatean izango dira, abenduaren 2an, eta eguraldiaren iragarpena txarra dela ikusita, plazan jartzekoa zen karpa montatu ez eta ekintza guztiak PILOTALEKUAN egitea erabaki da. Gainera, BEROKUNTZA sistema ere jarriko da pilotalekuan.

Beraz, eguerdiko 12:30etatik aurrera taloak dastatzeko aukera egongo da, 13:00etan euskal dantza herrikoiak egingo dira eta 14:30etik aurrera bazkaltzeko mahaiak ipinita egongo dira. Guztia pilotalekuan.

Gogoratu, bazkarira joateko 3 euroko tikea hartu behar dela. Tikearen truke salda, txistorra eta kantu liburua jasoko dira, gainontzeko bazkaria norbere kontura eraman behar da, “Zuk ekarri, zuk jan”. Tikeak Hotela tabernan eta Goxo Txikin eros daitezke.

Bazkalostean aparteko kantu giroa egongo da.