Zientziaren argitan, egia ala gezurra? zikloa hasten da
2020 / 01 / 31Bigarren urtez jarraian, zientziaren dibulgazioa helburu duen zikloa antolatu du Eskoriatzako Udalak 2020ko otsailaren 12etik 18ra Zaldibar antzokian.
Ziklo honen helburua da jendeak egiazko eta kalitatezko informazio izatea, eragiten diguten gaiei buruz bereizten eta erabakitzen laguntzeko. Aurtengo programazioa askotarikoa eta osoa izango da: adituek zientziarekin zuzenean lotutako gaurkotasuneko gaiak jorratuko dituzten hitzaldiak, eta zientziaren eta dibertsioaren arteko zubiak egiten dituzten bi ikuskizun.
Ziklo hau irekiko duen hitzaldia otsailaren 12an, asteazkenean, egingo da, eta hizlaria maila goreneko pertsona eta komunikatzaile aparta da, Ignacio Lopez Goñi, kontatzeko asko duena; eta ziur gaude plazer handia izango dela berari entzutea, izan ere, Espainiako zientzia-dibulgatzaile onenaren Aebio saria jaso zuen 2017an.
Mikrobioak gure bizitzan: bakterioak, birusak, txertoak eta antibiotikoak. Ignacio López-Goñi
Hitzaldi honetan mikrobioen mundu zirraragarriaz hitz egingo digu. Ikusiko dugu nonahi daudela, gehienak tipo onak direla, eta gu geu mikroorganismoz gainezka gaudela. Baina batzuek, gutxi batzuek, arazoak eman diezazkigukete, eta gaixotasunak eragin. Horiei nola aurre egin diezaiekegun azalduko digu, eta txertoei eta antibiotikoei buruzko egiak eta gezurrak aipatuko ditu. Hori guztia zorroztasunez, baina modu entretenigarrian.
Biologian doktorea eta Nafarroako Unibertsitateko Mikrobiologia katedraduna da Ignacio Lopez-Goñi. 30 urte baino gehiago daramatza ikertzaile lanean, eta irakasle eta ikertzaile lanak uztartzen ditu blogetan, sare sozialetan eta dibulgazio-liburuetan (besteak beste, Birusak eta pandemiak, Txertoek funtzionatzen al dute? eta Mikrobiota: zure organismoko mikrobioak) egiten duen zientzia-dibulgazioko jarduera biziarekin. Curriculum zabala du ikertzaile, dibulgatzaile eta idazle bezala, hainbat sari jasotakoa ere bada; eta hortan bego, guztiak aipatzeko espazio handia beharko genuke eta.
• Eguna: otsailak 12, asteazkena.• Ordua: 19:00• Hizkuntza: gaztelera.• Sarrera doan, aforoa bete arte.
Ostiralean bigarren hitzaldia egingo da, eta mito eta sinesmen faltsu ugariko gai bat aukeratu dugu: sexua.
Sexua, mitoak hausten. Laura Morán
Zorroztasunetik, esperientzia klinikotik eta umoretik abiatuta, Laura Morán sexologoak sexua ulertzeko eta bizitzeko hain kaltegarri diren mitoak, uste faltsuak eta aurreiritziak behera botako ditu.
Laura Moran psikologoa da bokazioz, sexologoa eta familia eta bikote terapeuta konbentzimenduz. Deustuko Unibertsitatean lizentziatu ondoren, familia eta bikote terapian espezializatu zen.
• Eguna: otsailak 14, ostirala.• Ordua: 19:00• Hizkuntza: gaztelera.• Sarrera doan, aforoa bete arte.
Eta larunbatean, ikuskizun berritzailea: “Jakinduriek mundue erreko dau!”
Itxuraz elkarren oso urruti dauden bi diziplinek, zientziak eta bertsolaritzak, lotura aurkituko dute ziklo honetan ohiko mugak gainditu eta jendartera iristeko. Bost urteko ibilbidea egin ondoren Bizkaia eta Gipuzkoatik zehar, lehen aldiz, Eskoriatzara helduko da saioa.
Ekitaldian 10 minutuko hiru hitzaldi egongo dira. Hitzaldiak euskaraz izango dira eta gure inguruko ikertzaile eta zientzialarien eskutik etorriko dira. Hitzaldia bakoitzaren bukaeran, Amonarrizek harekin lotutako gai bat proposatuko dizkie bertsolariei, besteak beste, bertsoak bota ditzaten.
Partehartzaileak eta gaiak
- Bertsolariak: Uxue Alberdi eta Andoni Egaña
- Zientzilariak: Iker Badiola ( Medikuntza eta Erizaintzako Fakultateko ikertzailea eta irakaslea). Eider Bilbao, (Plentziako Itsas Estazioko ikertzailea) eta Onintze Salazar ( Euskalmeteko meteorologoa)
- Aurkezlea: Kike Amonarriz
- Gaiak: Serrano urdaiazpikoak jabugo bihurtzen (Iker Badiola), Itsasoa, plastikoen gotorlekua (Eider Bilbao) eta Aldapan gora (Onintze Salazar)
Sarrera doan (aforoa dela eta, nahi duenak doako sarrera hartu ahal du du kiroldegian
Igandean, Zientzia edo magia? ikuskizuna
Familientzako ikuskizuna da, eta ikusle kopuru mugatuko bi saio egingo dira (gehienez 60 ikusle saio bakoitzean).
Jon Kepa Eureka esperimentu berri eta harrigarriekin dator. Modu praktiko, dibertigarri eta ikusgarrian, ikasgeletan ikasitakoa indartuko dute umeek eta zientzialari bihurtuko dira egun batez, Eureka doktorearen laguntzaile izan daitezkeelako. Gainera, esperimentuak -erabat seguruak-, etxeko materialekin egiten dira, edozeinek eskura dituenekin; horrela, edonork edonon eta edonoren aurrean egin ahal izango ditu eta jendea aho zabalik utzi. Zientzia edo magia?
- 17:00.- LH3 eta LH4
- 18:30.- LH5 eta LH6
Sarrerak aldez aurretik erosi ahal izango dira kiroldegian, 2 eurotan.
Eta ziklo hau amaitzeko, Bittor Rodriguez izango dugu Zaldibar antzokian. Iaz ere gurekin egon zen, baina, bertan izan zirenek horrela eskatuta, berriz ere gurean izango da datu eta informazio berriekin.
Zer da elikadura osasungarriaren kontu hori? Bittor Rodriguez
Nutrizioaren munduan mitoak eta legendak konstante bat dira, baita aldaketak ere osasungarritzat jotzen den horretan. Bittorrek nutrizio egoki baten bidez gure osasun orokorra hobetzeko jarraibideak eta tresnak emango dizkigu. Hitzaldi hori euskaraz izango da, baina aldi bereko itzulpen zerbitzua egongo da eskatzen duenarentzat.
Bittor Rodriguez Giza Nutrizioko eta Dietetikako diplomaduna da eta Elikagaien Zientzia eta Teknologian doktorea. Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea da, eta baita dibulgatzailea ere. 17 urte baino gehiagoko esperientzia du nutrizio arloko ikerketan, 6 liburu argitaratu ditu, artikulu ugari nazioarteko aldizkarietan, eta hainbat komunikabideetan kolaboratzen du.
• Eguna: otsailak 18, asteartea.• Ordua: 19:00• .• Hizkuntza: euskara, interpretaritza sistemarekin.• Sarrera doan, aforoa bete arte.