Zuhaitz eguna igandean

2019 / 01 / 25

Urtero bezala, aurten ere Zuhaitz Eguna ospatuko da Eskoriatzan, hain zuzen ere domeka honetan, urtarrilaren 27an.

2018an jaio diren haur beste zuhaitz landatuko dira. Horrekin, zuhaitzek gure bizitzan duten garrantzia adierazi nahi da. Beraz, jaioberriek zuhaitz bana izango dute, eta inguratzen den edonork ere izango du aukera zuhaitz bat landatzeko.

Hitzordua 11:00eta izango da, Ibarraundi museoan.