KZgunea

Helbidea

Udal Biblioteka
San Pedro auzoa z/g
20540 Eskoriatza

KZgunea zentro publiko bat da eta Interneten nabigatu eta Interneteko baliabideak ikasteko aukera eskaintzen du. Helburua zera da, herritar guztiek ikasi ahal izan dezatela Internet erabiltzen eta bertan nabigatzen.

KZgunea

Kokapena: Udal bibliotekan. San Pedro z/g
Erabiltzeko ordutegia: astelehenetik ostiralera  10:30-13:00  eta 16:30-20:00

Funtzionamendua

Zentroak bi arlo ditu:

  1. Nabigazioa: 18 urtetik gorako edozein joan daiteke zentrora; erabiltzaile bezala erregistratuko zaio eta Interneten nabigatu ahal izango du. Gehienez ordu betez nabigatu ahal izango da. Ordubete baino gehiago egon ahal izango da ordenagailurik libre badago. Informazioa gordetzeko disketeak edo “pen drive”-ak erabiltzen utziko dira tutoreak baimentzen badu. Pc-etara programak jaistea eta txateatzea debekatuta dago. Gehienez lau orri inprimatzen utziko da. Word programa erabiltzea badago, baina aurrez zentroko tutoreari esan beharko zaio.
  2. Trebakuntza: Internetekin zerikusia daukaten trebakuntza jarduera desberdinak antolatzen dira.

Bai nabigazioa eta bai trebakuntza zerbitzuak, doan dira.