Axtroki merkatari elkartearen eguna.

2014 / 03 / 12

Larunbat honetan, martxoaren 15ean, Axtroki Merkatari Elkartearen eguna ospatuko da Eskoriatzan. Elkartea iaz sortu zen, eta 25 establezimenduk osatzen dute.

Egitarauakomertzio eguna

11:00 Azokaren irekiera: herriko dendarien produktuak, eskaintzak, zerbitzuak…. herriko plazan. Horrez gain, gaztelu puzgarriak, musika, aurpegi margoketa, tailerrak…..

Azokaren ordutegia: 11:00-14:30 eta 17:00-20:00.

18:00 Parrillada.

19:30 Zozketa: 500 €-tan baloratutako saskia!

Axtroki-poteoa: 6 trago 5 €.

Axtrokiak lortzeko aukera

Axtrokiak eskoriatzar guztiei zabaltze aldera, eskaintza berezia egingo dute datorren astean Axtroki merkatari elkarteko kideek. Hain justu ere, astelehenetik egubakoitzera bitartean,

Axtroki Merkatari Elkarteak “axtroki” moneta lokala jarriko du martxan aste honetan, eta martxoaren 10etik 14ra arte, elkartea osatzen duten establezimenduetan, 50 euroren truke 55 axtroki eskuratu ahal izango dira. Eskaintza mugatua da.

Errepidea moztuta

Axtroki Merkatari Elkartearen eguna dela-eta, goizeko 10:00etatik gaueko 21:00etara erdiko errepidea itxi egingo da, hau da, Jose Arana ikastolatik erdiguneko biribilguneraino. Autobus geltokiak mantendu egingo dira.