Otsaileko ohiko osoko bilkura

2014 / 02 / 21
  • Eguna: Otsailaren 25a, asteartea
  • Ordua: 18:30
  • Lekua: Udaletxeko pleno aretoa

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
  2. Alkatearen adierazpenak.
  3. Deialdiko gai zerrendan hainbat gai sartzea berrestea.
  4. Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasa aldatzea. 6. Eranskina: “Mankomunitateko zerbitzuak: hiri hondakin solidoak jaso, garraiatu eta birrintzeagatiko tasa” 3.Eranskina: “Hirugarren batek eskatuta udal administrazioak edo udal agintariek ematen dituzten dokumentuengatik ordaindu beharreko tasak” .
  5. Sasfal desagertuta, langile funtzionarioentzako osasun-laguntza publikoa eskatzeko erabakia.
  6. Gaztañaduiko udal lokalak alokatzeko espedientea hastea. Baldintza administratibo partikularren agiria onartzea.
  7. Udal honen betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epeak betetzeari buruzko hiruhileko txostena (merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 4. artikulua).
  8. Kirol zerbitzuak esleitzeko 2013ko urriaren 29an egindako udalbatzarraren erabakiz hasitako prozedura bertan behera uzteko erabakia.
  9. Eskoriatzako udal talde sozialistak aurkeztutako mozioa sexu- eta ugalketa-osasunari buruz eta haurdunaldia borondatez eteteari buruz indarrean dagoen legedia Espainiako Gobernuak Lege organikoaren aurrekoproiektu bidez berraztertu nahi duela-eta.
  10. Juan Luis Merino zinegotziak egindako proposamena Toki Autonomia babesteko gatazka aurkezteko.
  11. “Beheko Errota” musika eskolak aurkeztutako erakunde adierazpen proposamena Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Hizkuntz Politika sailari Eusko Legebiltzarrak 2013ko otsailaren 28an onartutako erdibideko zuzenketa betetzeko eskatzeko.
  12. Ezker Anitza-IU-ren eskariz aurkeztutako mozioa “2014ko martxoaren 8a, emakumeen eskubideen aurkako erasoen kontra”.
  13. Galde-eskeak.