Euskaltegiko matrikulazioa doan lortu daiteke
2015 / 09 / 10Eskoriatzako Udalak euskaltegiko matrikulazioa egiten duten ikasleentzako diru laguntzak emango ditu. Aurten onartutako baldintzen arabera, ikasleek, zenbait baldintzak betez gero, matrikulazio osoa beka kontzeptuan jasotzeko aukera izango dute. Hauek dira diru laguntza deialdiak zehazten dituen baldintzetako batzuk:
- 2015-2016 ikasturterako matrikula BERRIA egiten duen ikasleak, matrikularen %50a ordainduko du. Ikasle horrek ikasturte osoa egiteko konpromisoa hartuko du eta asistentzia %90ekoa bada, ordaindu duen matrikularen %50 hori bueltatu egingo zaio ikasturte bukaeran. (Matrikula berria da, iaz udal euskaltegian ibili ez den ikasleek egingo dutena).
- 2015-2016 ikasturtean matrikula berria EZ denak, ikasturte bukaeran asistentzia baldintzak bete baditu, matrikularen %60a arteko beka jasoko du eta berriro hurrengo ikasturtean udal euskaltegian matrikulatuz gero, matrikularen %100a jasoko du.
- Langabetu, ikasle, pentsiodun eta baldintza ekonomiko bereziak dituzten ikasleek, matrikularen %50a ordainduko dute. Eta kasu hauetan ere aurreko baldintzak aplikatuko dira.
Informazio zehatzagoa
Diru laguntza deialdiaren xehetasun guztiak webgune honetan kontsultatu daitezke.
Euskaltegiko eskola orduak, matrikularen prezioak, taldeen informazioa eta bestelako xehetasunak, berriz, Udal euskaltegian lortu daitezke.
- idazkaritza@udaleuskaltegia.eus
- 943 79 21 68
===========
Hona hemen Goienak gai honi buruzko prentsaurrekoarekin egin duen bideoa: