Iraileko ohiko plenoa
2015 / 09 / 18- Eguna: Irailaren 22a, asteartea
- Ordua: 18:30
- Lekua: Udaletxeko pleno aretoa
Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
- Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
- Auzo alkate izendatutakoek kargua onartzea.
- Alkatearen adierazpenak.
- Hondakinak selektiboki biltzeko sistema aukeratzeko herri galdeketa egiteko erabakia.
- Aurrekontu Exekuzio Arauaren 8. artikulua aldatzeko hasierako onarpena.
- Kreditu aldaketaren (kreditu transferentzia bidez) 10. espedientea onartzea eta diru laguntza osagarria ematea “Goitibeheren Apotzagako jaitsiera 2015” jarduerari.
- Onartutako eskubideei baja ematea.
- Alkatetzari izendatutako ordainsari mailari buruzko erabakia.
- Eskoriatzako nerabeentzako balio anitzeko zerbitzua (gaztelekua) kudeatzeko kontratua luzatzeko proposamena.
- Gai zerrendan gai hau sartzea berrestea: Deba Bailarako Industrialdea S.A.-ko batzar nagusian udal ordezkaria izendatzea.
- Gai zerrendan gai hau sartzea berrestea: udal eraikinak garbitzeagatik (abuztuaren 16tik irailaren 15era) Hemen Garbiketak enpresak egindako faktura ordaintzeko agindua.
- Koordinazio soziosanitariorako protokoloa onartzea.
- Udal honen betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epeak betetzeari buruzko 2015eko bigarren hiruhileko txostena (merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 legearen 4. artikulua).
- Kaleratzeak Stop Desahucios eta IRPH Stop taldeek eskatuta alkateak aurkeztutako mozioa.
- Eskoriatzako Elizateen Elkarteak aurkeztutako mozioa “Aizkorri-Aratz batasunaren garrantzizko lekua (BGL) kontserbazio bereziko eremu (KBE) izendatzeko egungo kudeaketa planari” buruz.
- Irabazi Eskoriatza udal taldeak aurkeztutako mozioa errefuxiatuak hartzeko eta horiei laguntzeko aterpe-hirien sarean sar dadin Eskoriatza.
- “Eskoriatzako presoen lagunak” taldearen eskariz EH Bildu udal taldeak aurkeztutako mozioa.
- Siriako errefuxiatuei buruz EAJ/PNV udal taldeak aurkeztutako mozioa.
- Galde-eskeak.