Udako argazkien IV. Lehiaketako erakusketa

2015 / 10 / 09

1.fresh !Dagoeneko amaitu da Udako Argazkien IV. lehiaketarako argazkiak aurkezteko epea, eta bozkatzeko txanda iritsi da. Oinarrietan aipatu bezala, adina kontuan hartuta hiru kategoriatan sailkatu dira Ibarraundin jasotako hogeita hamar argazkiak:

1. kategoria: 15 urtera artekoak
2. kategora: 16 eta 49 urte artekoak
3. kategoria: 50 urtetik gorakoak

Erakusketa

Jasotako argazkiekin Ibarraundi Museoan erakusketa egingo da eta bertan bozkatzeko aukera egongo da.
Egunak: urriaren 13tik urriaren 16ra (biak barne)
Ordua: 10:00-14:00 eta 18:00-20:00

Irabazlea aukeratzeko hiru boto izango dira kontuan: Garapen Ekonomiko Jasangarrirako batzordeak emandakoa, herritarrek Ibarraundin emandakoa eta facebook eta e-mail (ibarraundi@eskoriatza.eus) bidezkoa.

Kategoria bakoitzak irabazle bat izango du, beraz, bozkatzerakoan argazki bakarra aukeratu beharko da kategoria bakoitzeko.

Botoa emateko aukerak:

1.- Ibarraundi Museoan. Erakusketaren ordutegian egongo da botoa emateko aukera.
2.- Facebook-en. Kategoria bakoitzean argazki bakarra aukeratu beharko da eta horretarako “atsegin dut” sakatu beharko da.
3.- ibarraundi@eskoriatza.eus helbidean. Eskoriatzako Agendan egongo dira argazkiak eta kategoria bakoitzetik aukeratutakoaren zenbakia bidali beharko da.

Edozein aukera erabilita ere, bozkatzeko epea, urriaren 13tik urriaren 16ra izango da.