Zurekin hitz egin nahi dut – BERBALAGUNEN kanpaina
2015 / 10 / 13BERBALAGUNAk euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzeko programa da. Euskara hobetzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko, ingurune euskalduna sortzeko lagungarria da Berbalagunetan parte hartzea.
Astean behin ordubetez egiten da. Bakoitzak nahi duen egun eta ordutegia aukeratuz, eta ahal dela norberaren gustoko ekintzak eginez: paseoan joatea, pintxopotean, gurasoak eta haurrak parkean egotea, kirola…
Izena eman nahi dutenek, oraindik badute aukera:
- Kultur etxean
- Telefonoz 661 746 376
- Emailez berbalagunak@gmail.com edo euskara@eskoriatza.eus
Mintzodromoan irailean batutako herritarrak