Urriko ez ohiko bilkura
2015 / 10 / 16- Eguna: Urriaren 20a (asteartea)
- Ordua: 18:30
- Lekua: Udaletxeko bilkura aretoa
Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
- Alkatearen adierazpenak.
- Trafikoko Buruzagitza Nagusia erakunde autonomoaren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren eta Eskoriatzako Udalaren arteko lankidetza hitzarmena sinatzea bide segurtasun arloan informazioa trukatzeko eta datu baseetara sartzeko .
- Animaliak babesteari buruzko urriaren 29-ko 6/1993 legeko 27-2h artikuluan tipifikatutako administrazio aArau-haustea egiteagatik zigorra.
- 2016. urterako ordenantza fiskalak aldatzeko hasierako onarpena.
- Dorleta 7ko jabekideek EIOZ-en Hobaria egiteko aurkeztutako eskaera.
- Taxi zerbitzuaren tarifa urbanorako proposamena 2016. urterako.
- Idazkaritza-kontuhartzailetzak 2015-eko hirugarren hiru hilekoan jarritako eragozpenak.
- Herri-galdeketa bat egiteko prozedura onartzea.
- Aizkorri-Aratz parke naturaleko lur-jabe erabiltzaile gipuzkoarren elkarteari lokal bat lagatzea prekarioan.
- Zinegotziek egin beharreko ondasun aitorpenerako eredua onartzea.
- Hainbat udal eraikin garbitzeko zerbitzua kontratatzeko espedientea hastea.
- Kredituak aldatzeko 15. espedientea onartzea: kreditu gehigarriak.
- Gai zerrendan gai hau sartzea berrestea: udal eraikinak garbitzeagatik (irailaren 16tik urriaren 15era) Hemen Garbiketak enpresak egindako faktura ordaintzeko agindua.
- Galde-eskeak.