Urriko azken astean arimen gaua ospatuko da Eskoriatzan.
2015 / 10 / 19Hezkuntza Foroak, Gaztelekuarekin eta Ludotekarekin batera, egitarau bateratua prestatu du urriko azken asterako. Azken urteotan Halloween jaia gero eta indar handiagoa hartzen ari da herri askotan, baina, oso ezaguna ez den arren, Euskal Herrian betidanik ospatu izan da; izan ere kalabazak hustea eta beldurra ematea ohikoa zen garai batean txoko askotan.
Hezkuntza Foroak, jai hori berreskuratu nahian ondoko egitaraua prestatu du:
Urriak 28
Hitzaldia: “Neguko festak. Arimen gaua eta Domu Santu. Ohitura zaharrak Euskal Herrian”.
Hizlaria: Oier Araolaza, kazetaria eta antropologoa.
Lekua: Kultur Etxea.
Ordua: 18:30
Hizkuntza: Euskara
Urriak 30
17:30 Sorgin edabeak eta mozorroak, ludotekan (haurrentzako).
18:00 Kandelagintza eta arimen gaueko erritua prestatzea, Gaztelekuan. (nerabeentzako).
Urriak 31
17:00: Kalabazak hustea, plazan. (Haur eta gurasoentzat).
18:30: ipuin kontaketa Ur-depositu zaharrean 6-12 urte bitarteko haurrentzat. Euria egiten badu, Kultur Etxean.
Ipuin kontalaria: Maite Franko.
21:00: Gaztelekutik ur-depositu zaharrera irteera (nerabeentzako).
Azaroak 1
18:00 Beldurrezko pelikula, Gaztelekuan.