Kirol eskaintza zabalagoa azarotik aurrera
2015 / 10 / 21Urria indartsu hasi da Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegian, eta horren ondorioz, zenbait jardueratan eskainitako plaza guztiak bete dira. Horregatik, azarorako talde berriak aterako ditugu, hain zuzen ere
- Body tonoa: astelehen eta asteazkenetan, 17:30ean.
- Spinninga: astelehen eta asteazkenetan, 17:30ean eta 19:30ean.
Jarduera horietara izena emateko azkeneko eguna urriaren 30a izango da eta kiroldegian bertan egin beharko da.
Beste zenbait jardueratan, talde berriak egin dira dagoeneko eta plaza libreak daude oraindik.
Zatoz informatzera Kiroldegira, animatu eta gozatu gurekin.