Txirikila elkarteak lanpostu bat betetzeko deia egin du
2015 / 10 / 22Txirikila Eskoriatzako haurrentzako aisialdi elkartea da eta 2015eko azarotik 2016ko ekainera bitartean, haurrekin euskaren errefortzuan lan egingo duen pertsona baten beharra du. Deialdi ireki bitatez bete nahi du lan hori eta horregatik, informazio hau publikatzen da, interesdunek euren curriculumak eta eskatzen den txostena aurkez dezaten.
Lanpostuaren egitekoa:
LH1-etik LH4-rako mailatan dauden eta euskara nahikotasunik ez duten haurrei euskara errefortzuak eskaintzea Tortolis ludotekan.
Errefortzua modu ludikoan eskainiko da, haurraren adinari egokituta eta bakoitzaren euskara mailaren arabera.
Baldintzak:
- 18 urte beteta izatea
- Euskara maila ona izatea
Baloratuko dira: (50 puntu)
- Planteatutako egoerari erantzuteko aurkeztutako txostena (20 puntu)
- Eskoriatzarra izatea (7 puntu)
- Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) (5 puntu)
- Hezkuntza ikasketak eta arlo horretako lan esperientzia (6 puntu)
- Kulturartekotasun arloko ikasketak eta arlo horretako lan esperientzia (5 puntu)
- Aisialdian ikastaroak eta arlo horretako lan esperientzia (5 puntu)
- Txirikila elkartearekin urtean zehar egindako ekintzetan kolaborazioa (2 puntu)
Deialdiko xehetasun guztiak hemen aztertu daitezke.
Eskaerak aurkezteko azkeneko eguna urriaren 30a da.