Haurrak gurasoekin egoteko txokoa jarriko da martxan
2015 / 10 / 22Gurasoek 2-6 urte bitarteko haurrekin egoteko txoko bat jarriko da martxan frontoiko dantza lokalean urriaren 22tik aurrera udaberrira arte.
Ordutegia eta egutegia:
- Asteartetan eta ostegunetan, 16:30etik 18:30era.
- Ostiraletan, 16:30etatik 20:00ak arte.
Bertan koltxonetak eta jostailu batzuk ere egongo dira, baina haurrek beraien jostailuak eramatea gomendatzen da.
Ez da zaintzailerik egongo, horregatik, ixterakoan gauzak txukun eta jasota uztea eskatzen da.