Boluntarioak behar dira Herri Kontsultarako
2015 / 11 / 04Hondakinak selektiboki batzeko bilketa sistema aukeratzeko kontsultan 4 hautes mahai egongo dira eta horietako bakoitza hiru lagunek osatuko dute: mahaiburu bat (udaleko langilea izango da) eta bi mahaikide (herritar boluntarioak izango dira).
Boluntarioak izateko bete beharreko baldintzak honako hauek dira:
- 18 eta 65 urte bitartean izatea.
- Eskoriatzan erroldatuta egotea.
- Gutxienez eskola graduatua edo baliokidea izatea.
Interesdunek udaletxeko harrera zerbitzuan eman beharko dute izena, jendaurreko ordutegian: 9:00 – 14:30. Horretarako azkeneko eguna azaroaren 17a izango da. Mahaikide titularrak eta ordezkoak izendatzeko, izena eman duten boluntarioen artean zozketa egingo da.
Kontsultari buruzko informazio guztia hemen ikus daiteke.