Abenduko ez ohiko plenoa
2015 / 12 / 11- Eguna: Abenduaren 15a (asteartea)
- Ordua: 18:30
- Lekua: Udaletxeko bilkura aretoa
Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
- Alkatearen adierazpenak.
- Deialdiko gai zerrendan hainbat gai sartzea berrestea.
- Bidegorriaren zati bat Gipuzkoako Foru Aldundiari eskualdatzea.
- 2016-ko udal aurrekontua eta aurrekontua exekutatzeko araudia hasiera batean onartzea.
- Kultura eta kirol laguntzaile lanpostuari dedikazio bereziaren osagarria (lanaldi luzapena modalitatea) izendatzea.
- 2016ko lanpostu zerrenda eta plantilla organikoa onartzea.
- Aurreko urteetan onartutako eskubideei baja ematea.
- Eskoriatzan hondakinak selektiboki biltzeko sistemari buruzko erabakia.
- San pedro berrurbanizatzeko (10 zenbakitik 16,17 zenbakietara) obren kitapena onartzea.
- Kirol aholkulari-kudeatzaile zerbitzua emateko kontratua luzatzeari buruzko erabakia.
- Biztanleen udal erroldari 2015-01-01-ean egindako berrikuspena onartzea.