Urtarrileko ez ohiko plenoa
2016 / 01 / 19- Eguna: Urtarrilaren 21a (osteguna)
- Ordua: 18:30
- Lekua: Udaletxeko bilkura aretoa
Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
- Alkatearen adierazpenak.
- 2016-ko aurrekontuaren hasierako onarpenari jarritako alegazioei eta behin betiko onarpenari buruzko erabakia.
- Eusko Jaurlaritzari egiten zaion eskaera Axtrokiko ontziak berreskuratzeko.
- Euskadi Lagunkoia proiektura egindako atxikimendua berrestea.
- Eskoriatzako Udal Kirol Zerbitzuko Araudiaren aldaketa hasiera batean onartzea.
- Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzaileko 9. eranskina “Kirol instalazioak eta kirol zerbitzuak erabiltzea” aldatzeari hasierako onarpena ematea.
- Gai zerrendan honako gaia sartzea berrestea: udal eraikinak garbitzeko zerbitzua emateagatik (azaroaren 16-tik abenduaren 15-era) Hemen Garbiketak enpresak aurkeztutako faktura ordaintzeko agindua berrestea.
- Gai zerrendan honako gaia sartzea berrestea: udal eraikinak garbitzeko zerbitzua emateagatik (abenduaren 1-etik 2016-ko urtarrilaren 15-era) Hemen Garbiketak enpresak aurkeztutako faktura ordaintzeko agindua berrestea.