Mugibili formazio saioa Eskoriatzan

2016 / 02 / 26

width="326"

Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzako kirol sailak eta Eskoriatzako Udalak Mugibili egitasmoaren formazio saioa antolatu dute martxoaren 9an, Mugibili  Debagoienean ezagutarazteko.

​Mugibili jarduera fisikoarekin eta kirolarekin lotutako eskaintza guztiak publikatzeko web gune librea da. Formazio saioaren bitartez, kirol edo gorputz jarduera eta ekitaldiak  antolatzen dituzten erakundeek (udalak, kirol elkarteak, kirol zentroak, federazioak, enpresak, eta abar) MUGIBILIk ematen dituen aukeren berri izango dute eta beraiek antolatzen edo eskaintzen dituzten jarduerak bertan nola jarri eta webgunea nola erabili ikasi ahal izango dituzte.

Martxoaren 9an, arratsaldeko 18:30ean, Eskoriatzako udaletxeko Pleno aretoan izango den saioan, besteak beste,  Mugibili zergatik eta nola sortu den azalduko da, kirol erakunde eta antolatzaileek nola erabili edo norberaren ekintzak nola sartu webgunean. Saioa baliagarria Mugibili hobetzeko proposamenak jasotzeko ere baliagarria izango da. Hizlaria Mikel Bringas izango da, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzako kirol kudeatzailea.

Doako formazioa da eta plaza mugatuak dira (40). Izena emateko epea dagoeneko zabalik dago kirol eskolako webgunean: www.kiroleskola.net, eta azken eguna martxoaren 7a izango da.