Bake epailea hautatzeko deialdia
2016 / 03 / 02Eskoriatzan hurrengo lau urteetarako Bake Epailea eta haren ordezkoa hautatzeko deialdia egin du Udalak eta gaur publikatu dira oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Hautagai izan nahi dutenek, honako baldintzak bete beharko dituzte:
- 18 urtetik gorakoa izatea eta Espainiako nazionalitatea edukitzea.
- Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 euskara maila egiaztatzea (3. hizkuntz eskakizunaren, EGAren … parekoa). Maila hori egiaztatzen duenik aurkeztu ezean, edo beste arrazoiren batzuengatik baztertuta geratuz gero, proba bat egingo da hautagaiek bere funtzioak euskaraz ahoz egiteko duten gaitasuna neurtzeko. Proban GAI edo EZ GAI diren neurtuko da, eta bazterturik geldituko dira GAI ez direnak.
- Karguaren funtzioak betetzeko ezgaitasun fisiko edo psikikorik ez izatea.
- Doluzko delituengatik prozesatua egon ez izana, absoluzioa lortutakoan izan ezik.
- Doluzko delituengatik kondenatua ez izana, errehabilitazioa lortutakoan izan ezik.
- Lanean diharduen abokatua edo prokuradorea ez izatea.
- Kargu politikorik edo sindikalik ez edukitzea.
- Edozein administraziotako funtzionario edo langilea ez izatea, ezta haren menpeko enpresa bateko langilea ere (irakaskuntzan edo ikerketa juridikoan jardun ezik).
- Aholkularitza juridiko lanetan ez jardutea, ordainsariarekin edo gabe.
- Eskoriatzan bizi izatea, Justizia Auzitegi Nagusiak, justifikatutako arrazoiengatik, beste udal batean bizitzeko baimena eman ez badio behintzat.
- Botere Judizialaren Lege Organikoaren 102, 302, 303 eta 389tik 397ra bitarteko ataletan aurreikusitako epaile kargurako bateraezintasun edo debeku kasutan sarturik ez egotea.
Karguan dagoenak urtean 1.600 euro inguruko ordainsaria izango du eta ekarpen hori kargua honetan bete daitezkeen bestelako jardueren diru-sarrerekin bateragarriak izango dira.
Hautagaitzak aurkezteko azkeneko eguna 2016ko martxoaren 21a izango da.
Deialdiaren xehetasun guztiak webgune honetan kontsultatu daitezke.