Bidegorrian konponketa lanak egingo dira

2016 / 03 / 14

lurjausia

Eurijasek eraginda Eskoriatza eta Aretxabaleta arteko bidegorrian lehenengo lurjausia otsailaren 27an gertatu zen eta harrez gero, hainbat zailtasun egon dira eta bidegorria itxita egon da. Horiek guztiak konpontzeko martxoaren 15ean, asteartea, goizeko 8:00etan  konponketa lanak hasiko dira eta, dena ondo badoa, martxoaren 17a arratsaldeko 19:00etan bukatuta geldituko dira.