Bihar elkarretaratzea egingo da udaletxe aurrean
2016 / 03 / 22Bruselako atentatu harira EUDELek egin duen gaitzezpenarekin bat egin du Eskoriatzako Udalak, eta ondorioz bihar, martxoaren 23a, asteazkena, eguerdiko 12etan herriko plazan egingo den elkarretaratzerako deia egiten die herritar guztiei.
Hona hemen EUDELek publikatutako gaitzezpena:
EUDELek gaitzespen irmoa adierazi nahi du, gaur goizean Bruselan gertatutako atentatuen aurrean; izan ere, aireportuan eta hiriburuko erdiguneko metroan hainbat leherketa izan dira, eta hildako eta zauritu ugari eragin dituzte. EUDELek erabateko irmotasunaz gaitzesten du indarkeria terroristaren basakeria, eta dolumina eta elkartasuna helarazi nahi die biktimen senide eta hurbilekoei.
EUDEL – Euskadiko Udalen Elkarteak bat egiten du Lehendakariaren deiarekin eta 5 minutuko elkarretaratze isilak deitzera gonbit egiten die udal guztiei, bihar, martxoak 23 (asteazkena), 12:00etan, udaletxeen aurrean.
Euskadiko udaletatik besarkada solidario bat eta hurbiltasun sentimendurik zintzoena bidali nahi diegu Bruselako hiriari eta Belgikako herritarrei, une latz hauetan.