Ipuin pre-erotikoak gaur, 22:30ean, Zaldibar antzokian

2016 / 04 / 22

Bihar, apirilak 23, Nazioarteko liburuaren eguna ospatzen dela-eta antolatutako ekintzen artean, gaur gauean ipuinak kontatuko ditu, euskaraz, Joxemari Carrerek, 22:30ean, Zaldibar antzokian.
CARRERE
Ipuin horiekin, munduko hainbat lekuetako ahozko kontaerak ardatz hartuta, erotismoaren eta sexu harremanei buruzko gogoeta egingo du “Maitasunaren arbola, ipuin pre-erotikoak” ikuskizunarekin.

Joxemari Carrere 1963an jaio zen Pasai Donibanen, baina, Errenterian bizia da 1965etik. Hamasei urterekin hasi zen aktore lanetan afizionatu talde batean, baina, laster, arte dramatiko ikasketak egin zituen eta hainbat talde profesionaletan aritu zen, 1993. urtean ipuinak kontatzen hasi zen arte. Harrezkero, ikuskizun ugari aurkeztu ditu, etengabe, estatuko eta nazioarteko hiri eta jaialdietan.

Leihatila 22:00etan irekiko da, sarrera, berriz, 4 euro izango da