Eskoriatzako gaztelekuan hezitzaile bat behar da
2016 / 04 / 29Eskoriatzako Gaztelekuan hezitzaile lanpostu bat bete behar da epe laburrean.
Lanpostuaren ezaugarriak ondokoak dira
- Lan hezitzaile eta euskalduna burutu
- Nerabezaro garaian dauden gazteekin harremanak sortu
- Gaztelekuko dinamika kudeatu
Kontutan hartuko da
- Begirale titulua izatea
- Eskoriatzakoa izatea
- Ikasketak
- Esperientzia
- Talde lanean lan egiteko gaitasuna
- Lanerako prestutasuna
- Euskara Elkarte edo euskalgintzako beste erakundeetan izandako esperientzia
- Herrigintzan izandako ibilbidea
- Gidabaimena izatea
Eskaintzen den lanaldia
- Ordukako lanaldia o Eskuhartze ez zuzena: astean zehar koordinazio bilera bat o Eskuhartze zuzena: ostiral, larunbat eta igandean arratsaldez
- Kontratuaren iraupena: uztailaren 31a arte
Aukeraketa prozedura
- Lan eskaintza deialdia: apirilak 27, asteazkena
Aurkezteko epea: maiatzak 4, asteazkena.
Aurkeztu beharrekoa: o Curriculuma (gazteak@txatxilipurdi.com)
Elkarrizketak: maiatza hasieran
Lanean hastea: berehalakoa izango da