Maiatzeko ez ohiko plenoa
2016 / 04 / 29- Eguna: Maiatzaren 3a (asteartea)
- Ordua: 18:30
- Lekua: Udaletxeko bilkura aretoa
Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
- Alkatearen adierazpenak.
- Bake Epaile titularra izendatzeko proposamena.
- Dokumentuak ebaluatzeko taulak onartzea. Taula horiek dokumentuak balioesteko eta aukeratzeko batzordearen (DOBAUBA) irizpideak jasotzen dituzte dokumentu-serieak suntsitzeko eta gordetzeko.
- Hainbat dokumentu-serie suntsitzeko erabakia.
- Landa gunetako ur hornidura sistema kolektibo ez publikoetarako diru laguntzak emateko oinarriei jarritako alegazioei eta horiek onartzeari buruzko erabakia.
- Antonia Gorostiza andrearen jabegoko lurzatiekin muga egiten duten lurretan bidegorria mugatzeko ekintza argitzeko akta onartzea.
- Zinegotziak karguari uko egitearen berri izatea.
- Garapen bidean dauden herrialdeekiko 2016ko lankidetza programaren oinarriak onartzea.
- Euskararen erabilera normalizatzeko diru laguntzak emateko oinarriak onartzea.
- Datu pertsonalen fitxategi berria sortzea: “Hizkuntza Errolda”.
- Kirol arloan ohiz kanpoko jarduerak antolatzeko 2016. urtean emango diren diru laguntzak arautuko dituzten oinarriak onartzea.
- Abala itzultzeko Hemen Garbiketak S.L. enpresak egindako eskaria.
- Landa guneetako argiteria sistemarako diru laguntzak emateko Oinarriak onartzea.
- Aingeru Guardako depositu berria kokatuta dagoen eta Itarteren jabetzakoak diren lurren erabileraren lagapena formalizatzeari buruzko erabakia.
- 4. zenbakidun kreditu aldaketa espedientea onartzea.
- 5. zenbakidun kreditu aldaketa espedientea onartzea.
- Gai zerrendan gai hau sartzea berrestea: udal eraikinak garbitzeko zerbitzua emateagatik (2016ko otsailaren 16-tik martxoaren 15-era) Hemen Garbiketak enpresak aurkeztutako faktura ordaintzeko agindua.
- 2016-2019 diru laguntza plan estrategikoaren lehenengo aldaketa onartzea.
- Udal honen betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epeak betetzeari buruzko hiruhileko txostena (merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 legearen 4. artikulua).
- Eskoriatzako EH Bildu eta Irabazik aurkeztutako mozioa: gure industria eta oinarrizko errentaren aldeko eta prekarietate eta pobreziaren kontrako printzipioetan udal akordioa.