Emusik 2016 Eskoriatzan, Europako musika eskolen jaialdia
2016 / 05 / 02Donostia eta beste 59 herri, horien artean Eskoriatza, eszenario bihurtuko dira maiatzaren 4tik 7ra Europako musika eskoletako 8.500 ikaslek emango dituzten 120 kontzertu baino gehiagorako. Kontzertu horiek Musika Eskolen Europako Elkarteak (EMU) antolatu duen EMUSIK, Musika Eskolen Europako Jaialdiaren barruan egiten dira.
Jaialdi horren inaugurazio ofiziala Donostia Arena 2016 espazioan (Ilunbe) izango da maiatzaren 6an. Euskal Herriko zein atzerriko 8.500 musika-ikasleentzako topaketa honetan musika eta dantza batuko dira errepertorio anitz batean, eta bertan, besteak beste, EMUSIKerako berariaz konposatutako abesti bat joko da: Musikatu bizitza.
Irekiera ekitaldi honetan parte hartzen dutenek bi herritan arituko dira errezitaldia ematen: egun horretan bertan bata, eta, hurrengo egunean bestea. Modu horretan, 59 herri anfitrioiek doako 120 kontzertu baino gehiago emango dituzte.
Debagoienean Europako hainbat herrialdetatik etorritako musika eskolako kideak egongo dira: Oñatin, alemaniarrak eta suitzarrak; Arrasaten, katalanak, norvegiarrak eta suitzarrak; Aretxabaletan, letoniarrak, alemaniarrak, suitzarrak eta Albacetekoak; Eskoriatzan eta Aramaion, alemaniarrak; eta Bergaran, suitzarrak, hungariarrak eta eslovakiarrak.
Eskoriatzako kontzertua ostiral honetan izango da, maiatzaren 6an, arratsaldeko 17:30etatik aurrera Gorosarri plazan, eta Alemaniako hiru taldek hartuko dute parte: bi orkestra sinfonikok eta perkusio talde batek.
Kontzertuaren lehenengo eta azken abestian musika eskolako bandak, abesbatzak eta hainbat musika-tresna jolek parte hartuko dute.
Eguraldi txarra egiten badu kontzertua, kiroldegian izango da.