Garapen bidean dauden herrialdeekiko lankideratzako diru laguntzak
2016 / 05 / 09Gaur, 2016ko maiatzaren 9an, Garapen bidean dauden herrialdeekiko 2016ko lankidetza programa eta diru laguntzak emateko oinarriak onartzeko publikatu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean
Udalbatzak, 2016ko maiatzaren 3an egindako bilkuran, aurtengo Garapen bidean dauden herrialdeekiko 2016ko lankidetza programa eta diru laguntzak emateko oinarriak onartu zituen.
Oinarri horiek jendaurrean jarriko dira 30 lanegunez iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita, hau, da, maiatzaren 9tik hasita, nahi duenak oinarriak aztertu eta, hala iritziz gero, erreklamazioak jarri eta iradokizunak egin ditzan.
Iradokizunik edo erreklamaziorik ez balego, oinarriak behin betiko onartutzat joko dira bestelako erabakirik hartu beharrik gabe.