Nekazaritza ustiategientzako laguntzak atera ditu Foru Aldundiak
2016 / 05 / 16Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur argitaratu du boletinean, Gipuzkoako Lurralde Historikoan nekazaritza ustiategien aldeko diru laguntzen Foru Dekretua. Dekretu horren bitartez bi laguntza mota ematen dira:
- Nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak. Inbertsioak mota hauetakoak izan daitezke:
- Nekazaritza eta abeltzaindako eraikinak eta instalazioak eraiki, eskuratu edo hobetzeko.
- Nekazaritza makineria lehen aldiz erostea.
- Baratzezaintza eta lorezaintzarako instalazioak.
- Fruta arbolak landatzea, sagardotarako sagarrondoak barne.
- Teknikarien ordainsari gastuak.
- Ustiategiko lurren etengabeko hobekuntzak.
- Energia berriztagarria ekoizteko instalazioak.
- Lursailak erostea.
- Nekazari gazteek enpresak sortzeko laguntzak
- 18tik 40 urte artekoa izatea, biak barne
- Gaztenek 2015-2020 prozeduran aurreikusitako baldintzetan onartzea instalazio prozesua
- Enpresa plana aurkeztea
- Lanbide ahalmen eta gaitasun egokiak izatea
- Zerga eta Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean egotea
- Nekazaritza jardueratik eratorritako baliaezintasun absolutu edo osoko pentsiorik ez jasotzea
Eskoriatzako Udalak interesdun guztien esku jarri nahi du informazio hau, baliagarri zaionak erabili dezan.