Entrenamendu funtzionalerako makina berria

2016 / 05 / 25

Manuel Muñoz kiroldegian entrenamendu funtzionalerako makina berria probatzeko aukera egongo da ekainean eta uztailean.entrenamendu_funtzionala

Axis 360 fit®/Rehab. entrenamendu funtzionalak egiteko makina da, egokia honako programetarako: errehabilitazioa, egoera patologikoak eta lesioak ekiditeko, eta horrelakorik izanez gero, funtzionalitatea berreskuratzeko; eta baita kirol errendimendua hobetzera edo gauza zehatzak lantzera zehazki zuzendutako programetarako ere.  Beraz, erabilera anitzeko entrenamendu makina da, erabiltzailearei zein kirolguneari, besteak beste, honako aukerak emango dizkiona:

  1. Helburu anitz lantzea.
  2. Entrenamendu funtzionalak egitea.
  3. Zirkuitu funtzionalean entrenatzea.
  4. Ohikoak ez diren erresistentziak erabiltzea, eta horrekin, entrenamendu era berriak.
  5. Lesioak ekiditea.
  6. Kirol errendimendua hobetzea.
  7. Eguneroko ekintzetan errendimendua hobetzea.
  8. Laneko errendimendua hobetzea.
  9. Entrenamendu atseginak eta alaiak egitea.
  10. Adin ezberdineko jendearekin egindako entrenamenduak.

Taldeak

ekaina_uztailaAstero bi orduko ikastaroak prestatu ditugu ekainean eta uztailean, astearte eta ostegunetan, goizeko 9:30ean eta 10:30ean eta arratsaldeko 18:30ean eta 19:30ean. Taldea sortzeko beharrezkoa izango da 8 pertsonak izena ematea.

Izena ematea

Izena emateko azkeneko eguna ekainaren 3a izango da eta kiroldegian egin beharko da. Informazio gehiago:

2 saiotarako prezioa abonatuentzat 9 € eta abonatu ez direnentzat 11 €

Animatu, probatu entrenatzeko beste modu bat eta eman zure iritzia!