EGA mailaren prestakuntza ikastaroa udan
2016 / 06 / 02
Leintz  Udal  Euskaltegian  aurtengo  udan  EGA  edo  C1  maila  ateratzeko  prestakuntza  ikastaroak  antolatu  ditu.  Urtero,  urria  inguruan  EGA  agiriaren  bigarren  deialdia  egon  ohi  da  eta  horra  aurkeztu  nahi  dutenek  preskuntza  egiteko  aukera  izango  dute  uztailean  eta  irailean.
Ikastaroaren xehetasunak
- Egunak: Uztailaren 4tik 15era. Iraileko egunak, ikastaroan izena ematen dutenekin adostuko dira.
 - Ordutegia: Uztailean 4 orduko saioak eta irailean 2,5 ordukoak.
 - Ordu kopuru osoa: 84 ordu
 - Matrikula: 105 €
 - Izen-ematea: Ekainaren 28a izango da izena emateko azkeneko eguna.
 
Informazioa
EGA mailako ikastaro honez gain, beste maila batzuetako ikastaroak ere antolatu ahal izango dira, betiere taldea sortzeko behar besteko kopurua batzen bada.
Izena emateko nahiz bestelako argibideetarako:
- Leintz Udal Euskaltegia
 - 943 79 21 68
 - idazkaritza@udaleuskaltegia.eus
 
