Uztailean zabalduko da kanpoko igerilekua
2016 / 06 / 10Uztailaren 2an zabalduko da Manuel Muñoz kiroldegiko kanpoko igerilekua, 0 eta 6 urte bitarteko haurrek erabili ahal izango dutena.
Iazko zerbitzuarekin alderatuta, hainbat aldaketa egin dira, honako hauek hain zuzen ere:
- Kanpoko igerilekua goiz eta arratsaldez zabalduko da.
- Uztaileko astelehen goizetan zabalik egingo da igerilekua, eta beraz baita kiroldegia ere.
- Abuztuko larunbatetan ere zabalik egongo da igerilekua, eta beraz baita kiroldegia ere.
Udako ordutegia
- Astelehenetik larunbatera:
- 10:30 – 13:00
- 16:00 – 19:30
- Uztailean, igandeetan ere bai: 10:30 – 13:00
Arauak
Erabiltzaile guztiei eskatzen zaie igerilekua behar bezala erabili dezatela eta indarrean dauden arauak errespeta ditzatela:
- Kanpoko igerilekuan, 6 urte bitarteko haurrak ibili daitezke, betik pertsona heldu batek lagunduta.
- Barruko igerilekuan 8 urtetik beherako haurrak pertsona heldu batek lagunduta egon beharko dira.
- Belarretan oinutsik ibili behar da.
- Debekatuta dago erretzea.
- Debekatuta dago igerileku eremuan beirazko edozein material sartzea.
- Zakarrontzi selektiboak erabili behar dira, ingurua garbi mantentzeko.
- Ezin da baloiarekin jolastu. Jolas esparru bat dago bertan dauden jokoekin aritzeko.
- Ezin da motxilarik sartu igerilekuetako eremuetara.
- Debekatuta dago ur ertzean bultzaka, saltoka eta korrika ibiltzea, arriskutsua baita.
- Ezin da instalazioetara patin, patinete edo bizikletarekin sartu, ezta horiekin bertan ibili ere.
- Sorosleak esandakoari kasu egin beti.