Luzatu da herri bazkarirako txartelak erosteko epea

2016 / 06 / 23

TxartelakJoan zen astetik salgai daude, urtero bezala, uztailaren 1ean, Euskal Jaiaren egunean, 14:30ean, plazan, egingo den herri bazkarirako txartelak

Aurtengo menua honako hau izango da:

  • Hegaluze entsalada.
  • Patatak bakailaoarekin eta txirlekin.
  • Saiheski errea.
  • Txokolatezko bizkotxoa.
  • Kupeleko sagardoa, ardoa, ura, kafea eta pattarra.

Menua bera da ume zein nagusientzat, baina prezioa ez:

  • 14 urtera arte.- 10 €
  • 14 urtetik gora.- 18 €

Txartelak Goxotxiki eta Inkernu tabernetan daude salgai, eta erosteko epea ekainaren 27ra arte luzatu da.

Bestalde, bazkarirako lekua gorde daiteke kultura@eskoriatza.eus helbidean, 943 71 46 88 telefonoan edo 650 49 51 66 whatsappean.