Munduko soinuak: flauta, ahots eta kalimba kontzertua
2016 / 06 / 23Uztailaren 3an, igandea, Marta Camón-ek eskainita, flauta, ahots eta kalimba kontzertua egongo da Zaldibar antzokian arratsaldeko 19:00etan.
Orain dela gutxi hil den Mari Jose Pagaldai gogoan hartuta eta bere omenez egingo da kontzertua.
Arimarentzako musika haizearen bidez
Munduko hainbat lekutako gaur egungo abestiak eta abesti tradizionalak joko dira (Espainia, Frantzia, Indonesia, Venezuela, Argentina, Euskal Herria, Afrika, Irlanda, Grezia…), agerian jarriko dutenak musikak jendearen arimarekin hitz egiten duela Lurreko hainbat leku eta kulturatan.
Marta Camón
Bederatzi urterekin zeharkako flauta ikasten hasi zen Gijóngo kontserbatorioan. 2007an Bartzelonara joan zen bizitzera, eta 2012. urtera arte ESMUC-en (Escola Superior de Música de Catalunya) goi mailako ikasketak egin zituen, eta flauta interpretazio graduondo bat Julia Gallegorekin. Txikitatik aritu da ikasten zuen bitartean flauta ikastaroak eta eskola magistralak ematen Espainian eta Europan.
Orfeò Catalàko kide da, eta Palau de la Músican eta Bartzelonak Auditorin jo du, Madrileko Auditorio Nazionalean, Lisboako Gulbekian Teatroan, Londoneko Royal Festival Hallenen, Gironako Auditorioan eta Vienako Palais Auerspergen.
Bere prestakuntza klasikoa zabaltzeko asmoz, beste estilo batzuekin ere saiatu da, hala nola, inprobisazioarekin, folk zeltarekin, ikuskizunetarako musikarekin, antzerki musikalarekin, Indiako musika karnatikoarekin edo shakuhachi izeneko flauta japoniarrarekin.
Sarrera doan