Nizako atentatua gaitzesteko elkarretaratzea gaur eguerdian
2016 / 07 / 15Eskoriatzako Udalak Nizako atentatua dela eta EUDELek egindako gaitzespenarekin bat egin du eta gaur, uztailak 15, eguerdiko 12:00etan udaletxe aurrean 5 minutuko elkarretaratze isila egiteko deia egiten du. Eudelen gaitzezpena, Udal honek ere izenpetzen duena, honakoa da:
Euskadiko Udalen Elkarteak-EUDELek gaitzespen irmoa adierazi nahi du, bart Nizan gertatu den, hildako asko eta zauritu ugari eragin dituen atentatuaren aurrean. EUDELek erabateko irmotasunez gaitzesten du indarkeria terroristaren basakeria eta dolumina eta elkartasuna helarazi nahi die biktimen senide eta hurbilekoei.
Une latz honetan, Euskadiko Udalok besarkada solidarioena eta hurbiltasun-sentipen sakonena bidali nahi dizkiegu Nizako hiriari eta Frantziako herri osoari.
Esandako moduan, Eskoriatzan udaletxe aurrean egingo da elkarretaratzea 12:00etan.