Luis Ezeiza Herri Eskolak Gatzagan duen gela desplazatuari buruzko mozioa onartuta
2016 / 07 / 29Udalbatzak uztailaren 26an egindako osoko bikuran, Luis Ezeiza Herri Eskolak Gatzagan duen gela desplazatuari buruzko mozioa onartu zuen, eta Eskoriatzako Udalak ondorengo adierazpena egin du:
1.- Eskoriatzako udalak bere babesa ematen die Gatzagako herriari eta Gatzako guraso elkarteari.
2.- Eskoriatzako udalak Hezkuntza Sailari eskatzen dio mantentzeko Gatzagako gela desplazatua irekita. Izan ere, herri txikietako bizitza eta biziraupenerako haurrak bertan ahalik eta bizitza gehien egiteak duen garrantzia funtsezkoa baita.
3.- Eskoriatzako Udalak bat egiten du Gatzagako herriak sustatzen dituen auzolan eta balore kolektiboekin eta horiek, gure bailaran zabaltzeko, herrien arteko elkarlan eta hartu emana sustatzeko konpromisoa hartzen dugu.
4.- Eskoriatzako udalak adierazpen hau Jaurlaritzako Hezkuntza Sailera eta Legebiltzarrera igorriko du, dagozkien agintariak jakinaren gainean egoteko.