Kirol arloan hainbat zerbitzu kontratatzeko baldintza agiria onartuta
2016 / 07 / 29Uztailaren 26an izandako udalbatzan, beste gai batzuren artean, Eskoriatzako udalari kirol arloan zerbitzuak emateko kontratua esleitzeko prozedura irekia arautuko duten baldintza ekonomikoen juridikoen, administratiboen eta teknikoen agiria onartu zen.
Kontratuaren helburua
- Kirol arloko aholkularitza teknikoa eman eta ikastaroak eta kirol jarduerak koordinatu eta kudeatzea.
- Manuel Muñoz kiroldegiko igerilekuan salbamendu eta sorospen lanak egitea.
- Manuel Muñoz kiroldegiko esparru osoan erabilera araudia betetzen dela zaintzea eta kontrolatzea.
- Udalak eskatutako ur jarduera eta ikastaroak, gimnasioko jarduera fisikoak eta fitness zerbitzuak ematea.
- Instalazioetako sarreretan kontrol eta zaintza zerbitzua ematea.
Kontratuaren iraupena
Kontratuak bi urteko iraupena izango du, eta urtez urte luzatu ahal izango da gehienez beste bi urte.
Proposamenak aurkeztea
Proposamenak Udal Sarrera Erregistroan aurkeztu beharko dira 2016ko irailaren 12ra arte .
Ordutegia
- abuztua 10:00-13:00
- iraila 9:30-13:30
Baldintza ekonomikoen, juridikoen, administratiboen eta teknikoen agiria