Gozatu bidaien gaineko kontakizunez ostegunetan

2016 / 09 / 12

Irailaren 15ean, aste honetako ostegunean, hasiko da Eskoriatzako Ostegun Bidaiariak ekimenaren hirugarren edizioa. Hiru astean, ostegunero, Eskoriatzako eraikin ezberdinetan bidaia ezberdinen diaporamak eskainiko dira. Hala, hainbat eskoriatzarrek urruneko herrialdeak ekarriko dituzte gure artera.

Hauek dira emanaldi bakoitzaren xehetasunak:

IBIZA PIRAGUAN Ostegun bidaiariak_ibiza_aldtuta
Irailak 15, osteguna, 21:30 – Ibarraundi museoan
Ander Agiriano, Manex Agirregabiria eta Xabier Arenaza.

Irla beste ikuspegi batetik ezagutzeko aukera: Ibiza izenaren alboan gehienetan festa eta juerga berbak jarrai ohi ditugu, baina hiru gazte hauek arrauna hartu eta bertako kala eta bizimodu berezia ikusteko opor aktibo eta desberdina egin zuten 2014. urtean.

 

NAMIBIA, BOTSWANA ETA VICTORIA UR-JAUZIAK 13659177_10208194494557460_4296669128852273880_n
Irailak 22, osteguna, 21:30 – Zaldibar Antzokia
Ainitze Lucero eta Gotzone Elordi

Benetako abentura bizi izan dute aurtengo uztailean Afrikarik basatienean: paisaia eta safari ederrak, etnia ikusgarriak eta izarrez apaindutako zerupean, sutondoaren goxotasunean pasatako gau bereziak.

 

 

 

 

TANZANIA: KILIMANJARO, SAFARIA ETA ZANZIBAR IRLA DSC_0974
Irailak 29, osteguna, 21:30 – Huhezi
Aintzane Agiriano
Tanzaniak asko du bidaiariari eskaintzeko, besteak beste, mendia (Afrikako sabaira, Kilimanjarora igotzea), sabana (Ngorongoro kraterrean animalia basatienak ikustea) eta hondartza (Zanzibar irlako hondartza amaigabeetako ur urdinetan erlaxatzea). 2014. urtean egin zuen bidaia ekarriko digu Aintzanek, Ostegun Bidaiarien 3. edizio honi amakera emateko.