Astelehen goizetan kiroldegia zabalik
2016 / 09 / 07Ikasturte berria hastearekin batera, Manuel Muñoz kiroldegian ordutegi berria egongo da. Orain arte astelehenetan arratsaldeko 14:00etan zabaltzen zen kiroldegia, baina aurrerantzean gainontzeko astegunetan moduan goizez ere zabalik egongo da. Hauxe izango da ordutegi berria:
- Astelehenetik ostiralera: 7:30 – 21:00
- Larunbata: 9:00 – 13:00 // 16:00 – 20:00
- Igande eta jaiegunak: 9:00 – 13:00
Irekiera honekin, herritarrei zerbitzu hobea eskaini nahi zaie eta haien beharrak egoki asetzea espero da.