Kirol eskaintza zabala kiroldegian

2016 / 09 / 07

Eskoriatzarrak aktiboak izateko bideak erraztea da Udal Kirol zerbitzuaren helburua, betiere, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) ezarritako jarraibideak kontuan harturik: denbora librean jarduera fisikoa egitea, joan-etorriak ariketa fisikoa egiteko baliatzea, lanean 2 ordu baino gehiago jarraian geldirik ez egotea…, laburbilduz, egunerokotasunean ohitura osasuntsuak barneratzea. OMEk gomendatzen du astean 150 minutuz egitea intentsitate ertaineko edo handiko jarduera fisiko aerobikoa edo, gutxienez, astean 75 minutuz, jarduera aerobiko bizia eta handia.

Hori horrela 2016-2017 ikasturtea osasuntsu hasteko bideak eskaintzen dizkizugu Manuel Muñoz kiroldegian.

Jarduerak

kirol_jarduerak

Horrez gainera, kiroldegiko abonatuentzat Osasun Fitness zerbizua ere egongo da, astearte eta ostegunetan, ondorengo ordutegian: 10:30 – 11:30 eta 18:30 – 20:30

Gainera, Jaurlaritzako Osasun Sailak, Eskoriatzako Osasun Zentroak eta Udaleko Gizarte eta Kirol zerbitzuek elkarlanean jardungo dute “kirol errezeta medikua” eskaintzeko eta beharra duten herritarrak ohitura osasungarriak eskuratzeko eta ohitura desegokiak baztertzeko osasun zentrotik zuzenean bideratuko dira fitnes zerbitzura.

Berritasun gisa, aurten, errehabilitazio prozesuetarako oso egokia den entrenamendu funzionala ere eskainiko da, kirol zerbitzuaren eginkizunen artean baitako bakoitzari zer nolako ariketa fisikoa komeni zaion aholkatzea, eta kiroldegian dauden aparatuak egoki erabiltzen erakustea.

Tarifak

kirol_tarifak

Zerbitzu guztietan prezioak mantendu egin dira eta zenbait kasutan beherapenak ere egongo dira:

  • 9 hilabetez jarraian arituz gero -urritik ekainera-, azken hilabetea doan izango da.
  • Fitness-wellness ekintzak: 2. ekintzatik aurrera %50eko beherapena merkeenean (ekintzetako bat gutxienez 2 egunekoa izan behar da).
  • Jende gutxiko ordutegietan, zenbait kolektiborentzat 3 ekintza 2ren prezioan.

Eskatu informazioa

  • kiroldegia@eskoriatza.eus
  • 943 71 53 28

Jaitsi eskuorria (PDF)

Jaitsi izena-emateko orria