Santa Anan irisgarritasuna hobetzeko lanak egingo dira
2016 / 09 / 20Erdiko kalean norabide bakarrekoa jarri zenean, trafikoaren zati handi bat Santa Ana auzotik bideratu zen eta horrek irisgarritasun eta mugikortasun arazo batzuk sortu ditu, hala nola autoak abiadura handian ibiltzen dira eta oinezkoen hainbat kexa jaso dira horregatik.
Hori horrela, Pagaldai harategiaren parean goratutako zebrabidea egingo da, autoek abiadura moteldu dezaten eta zati horretan, trafikoa aldiko norabide batekoa izango da, lehentasuna izanik Antsoategiko biribiletik datozen autoek, eta ez Zaldibar aparkalekutik datozenek. Gainera, espaloiak zabaldu eta egokitu egingo dira, oinezkoak seguruago ibil daitezen (irudian, kolore gorriz markatuta).
Azkenik, bertan dauden komertzioetarako lanak erraztearren, zamalanetarako bi aparkaleku ere egokituko dira.