Iraileko ohiko plenoa
2016 / 09 / 23- Eguna: Irailaren 27a, asteartea
- Ordua: 18:30
- Lekua: Udaletxeko pleno aretoa
Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
- Aurreko bilkuretako aktak onartzeko.
- Alkatearen adierazpenak.
- Udal honen betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epeak betetzeari buruzko hiruhileko txostena (merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 4. artikulua).
- Idazkari-kontuhartzaileak jarritako eragozpenak, 2016ko bigarren hiruhilekoan.
- “Bertso eskola” zerbitzua esleitzea.
- Onartutako eskubideei baja ematea.
- “Gazteleku” zerbitzuaren kontratua luzatzea.
- Taxi zerbitzuaren tarifa urbanorako proposamena 2017. urterako.
- Eskoriatzan merkataritza eta ostalaritza sustatzeko diru laguntzak emateko araudia onartzea.
- Galde – eskeak.