Dena prest Eskoriatzan garagardo festari hasiera emateko
2016 / 09 / 28Eskoriatza festan murgilduko da bihar, osteguna, arratsaldean. Hain justu, herriko zaharren egoitza laguntzeko antolatutako garagardo azoka solidarioari hasiera emango zaio eta igandera arte egongo da zabalik.
Plazan bertan kokatutako karpa handian askotariko garagardoak edateko eta Alemaniako jakiak eta oilasko izterrak jateko aukera egongo da. Gustu askotariko hamar garagardo desberdin izango dira: alkoholdunak, alkohol bakoak, garagardoa limoiarekin eta Zerbartisau garagardoak. Jateko ere aukera zabala izango du nahi duenak: ukondoa, saltxitxak, oilasko izterrak, herritarrek prestatutako tortilla pintxoak…
Patata-tortillak
Herritarrek ere parte hartu ahal izango dute horretan: aurreko urteetan bezala, gura duenak patata-tortillak eraman ahal izango ditu karpara horiekin pintxoak egin eta saltzeko.