Zuk erabakitzen dituzu Gipuzkoako aurrekontuak

2016 / 10 / 10

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2017ko aurrekontuak herritarren partaidetzarekin egin nahi ditu eta horretarako “Zuk erabakitzen dituzu Gipuzkoako Aurrekontuak” izeneko egitasmoa abiatu du, bertan herritarrari aukera ematen zaio bere iritzia emateko eta nahi dituen lan lerroak eta proiektuak aukeratzeko. Aukeraketa hori on-line egin daiteke www.gipuzkoa.eus webgunean, urriaren 14a baino lehen.

Hona hemen on-line parte-hartzeko prozesuaren informazioa ematen duen bideo tutoriala.

 

Parte-hartzeko beharrezkoa da herritarra webgunean erregistratzea eta horretarako izen-abizenak, NAN zenbakia eta helbidea idatzi beharko ditu, baita komunikazioak jasotzeko emaila ere.