Gastañadui edo Ganuza etxea

San Pedro elizaren aurrean kokatuta dagoen etxe honi buruzko aipamen zaharrenak XVI. mendeko idatzietan agertzen dira. 1730. urtean  Francisco de Gastañadui jaunak, Filipinasko Casamarca probintziako kapitain jeneralak, erosi zuen. XX. mendean Ganuza familia bizi izan da bertan eta horregatik Ganuzaneko Etxea moduan ezagutzen da herrian. Gaur egun Arizmendi ikastolaren jabetzakoa da etxea eta bertan haur hezkuntza ematen da.

6ganuza