Atxorrotxi buruzko erakusketa eta dokumentala

2016 / 12 / 23

“Atxorrotx. Arlabango igarobidean urrea eta odola” erakusketa zabalik dago Ibarraundi Museoan eta “Atxorrotxeko gaztelua. Denboraren talaiatik” dokumentala ere ikusgai dago.

Erakusketa

Abenduaren 20a eta urtarrilaren 15a bitarte zabalik egongo da azken urteetan Atxorrotxen egin diren indusketa kanpainen ondorioz aurkitutako elementuak batzen dituen erakusketa. Guztira 80 elementu inguru daude ikusgai: gezi puntuk, baleztak, xabalinak eta baita apaingarriak eta txanponak ere.

  • Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 12:00 – 14:00 eta 17:00 – 19:00
  • Larunbatak : 17:00 – 19:00
  • Igandeak : 12:00 – 14:00

Dokumentala

Nabarralde Fundazioak eta Hernani Errotzen elkarteak egindako dokumentala da “Atxorrotxeko gaztelua. Denboraren talaiatik” izenekoa, bertan indusketa lanak gidatu dituen Iñaki Sagredo historialari eta arkeologoa elkarrizketatzen da eta baita Jose Luis Orella Erdi Aroko Historian kateadraduna eta Beñi Agirre historialaria ere.

Dokumentalaren helburua 1200eko gaztelarren konkistaren aurreko Gipuzkoaren eraketa azaltzea da, eta bereziki garai hartan Atxorrotxek Nafarroako erresumaren baitan izan zuen garrantzia erakustea, bertan konektatzen baitziren Arabako lautada eta penintsularen barrualdea itsasoarekin eta Akitaniarekin.

Dokumentalaren aurkezpena urtarrilaren 10ean izango da, arratsaldeko 18:00etan Ibarrundi museoan eta bertan hitzaldia eskainiko dute Jose Luis Orella eta Beñi Agirrek.

Horrez gain, emanaldiak egun hauetan ere izango dira:

  • Urtarrilaren 11tik 14ra 12:30ean eta 18:00 (larunbatean arratsaldez itxitaz), Ibarraundi museoan
  • Urtarrilaren 15ean 19:00etan, Zaldibar antzokian.

Hona hemen dokumental horren teaserra.