Gorosarri bideari buruzko akordioa
2017 / 01 / 27Udalbatzarrak 2017ko urtarrilaren 24an egindako osoko bilkuran, aho batez onartu zituen honako erabakiak Gorosarriko bideari buruzkoak (Gorosarri bidea izenarekin ezagutzen da GI-3310 errepidetik – Errota baserri parean hasita – Gorosarriazpikoa baserrirainoko bidea):
- Trazadura onartzea
- Trazatua mugatzeko espedienteari berriro hasiera ematea.
- Bidearen erabilera oinezkoentzako bakarrik mugatzea.
Lur-neurketa ekitaldia publikoa da eta mugakide diren jabedunei neurketa horretan parte-hartzeko deia egingo zaie.
Bidearen erabilera oinezkoentzat bakarrik mugatzeko erabakiaren aurka, nahiz izanez gero, Berraztertze Errekurtsoa jarri ahal izango da 2017ko otsailaren 27a baino lehe. Eta gainera, Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da 2017ko martxoaren 27a baino lehen.