Gutxitasun fisiko edo sentsoriala dutenentzako opor egitaraua

2017 / 03 / 29

Deskribapena:
ELKARTUk (Gipuzkoako Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzaileak) 2017. urterako bidaia ezberdinak antolatu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua laguntzaile duela.

Bidaia hauek bereziki pentsatuak izan dira desgaitasun fisiko, organiko edo sentsoriala izanik, OPOR BATZUEZ GOZATU EZINGO LUKETENENTZAT.

Non tramitatu:
1.- Gizarte zerbitzuetan

  • agurtzane@eskoriatza.net
  • 943 71 31 36

2.- ELKARTU
Ondarreta pasealekua, 5 behea
20018 Donostia-San Sebastian

Eskaera aurkezteko epea: Apirilaren 21a baino lehen.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Eskaera orria behar bezala beteta.
  • Minusbaliotasun agiriaren fotokopia.
  • Diru sarren frogagiriaren fotokopia (errenta aitorpena, pentsio edo subsidio agiriak, etab.)

Informazio gehiago: ELKARTU

OHARRA: Eskaera kopurua plaza kopurua baino handiagoa balitz, hautatutako eskaeren artean zozketa egingo litzateke.