2017ko apirileko ez ohiko plenoa
2017 / 04 / 24- Eguna: Apirilaren 27a (osteguna)
- Ordua: 18:30
- Lekua: Udaletxeko bilkura aretoa
Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
- Alkatearen adierazpenak.
- Garapen bidean dauden herrialdeekiko lankidetza programaren oinarriak hasiera batean onartzea.
- Adikzioak tratatzeko diru laguntzak arautzen dituzten oinarriak hasiera batean onartzea.
- Gizarte zerbitzuetan diharduten elkarteentzako diru laguntzak arautzen dituzten oinarriak hasiera batean onartzea.
- Haur eskolako udal zerbitzua (0-3 urte, lehen hezkuntzako lehenengo zikloa) kudeatzeko kontratua. Zerbitzua esleitzeko eta baldintza administratiboen eta teknikoen agiria onartzeko prozedura deitzea.
- Eskoriatzan garatuko diren kultur programa eta jardueretarako diru laguntzak emateko oinarriak hasiera batean onartzea.
- Gorosarri izenez ezagutzen den bidea oinezkoentzat bakarrik mugatzeko erabakiaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoei buruzko erabakia.
- Kredituak aldatzeko 4. espedientea: kreditu gehikuntza.
- Kredituak aldatzeko 5. espedientea: kreditu transferentzia.
- 2016-2019 diru laguntzen plan estrategikoaren aldaketa.
- Aurreko urteetan onartutako eskubideei baja ematea.
- Inversiones Salgel S.K. eta Elene Violeta Ruso andrearen arteko salerosketa kontratuari buruz alkateak hartutako erabakia berrestea.
- Material horniketa kontratatzea Badiharduguri.